gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
Domingo, 24 de noviembre de 2024
Nikolas Ormaetxea - Orixe
GIPUZKOAKULTURA.NET > GUAS DE LECTURA > ORIXE, TODAVÍA
ORIXE - BESPERA ALAI...ETA BIHARAMON GOIBELA

Orixe


Nikolas Ormaetxea "Orixe"'ren kondaira laburra / Antonio M. Labayen.- Bilbo : Sabino Arana Kultur Elkargoa, 1990.-  40-41or.

1936 urteko San Pedro jaietan Lekeitio'k D. Resurrekzion MªAZKUE tantaiaren jaioherriak omenadi berezi bat eskeintzen zion bere seme goitarrenari. Gure "ORIXE"k ospakizun hartan ez zezakean "kale" egin. Adiskide zualarik eta Bilbo'ra bizi izatera etorri zalarik eman zion laguntza ezin aztu. Hori ez ezen biok ziran, ezpairikgabe euskeltzale jakintsuenak, Catalunian M. Jazinto Verdaguer etaPompeyo Fabra ainakoak.

"ORIXE" bereala presta zan Lekeitio'ra abiatzeko. Bidaia erosoago izan zezan lagundu eta etxeko autoan eramango nuala eskeini nion. Pozik eman zidan bayezkoa. Jai besperan gure etxera etorri ta bazkaldu ta gero irtengo giñan illuntzerako itsaso herri polit hartara irixtearren. Batzar egokia gerturik zeukaten: musika, kanta eta itzaldi eta guzti. "Vizkai'tik Bizkai'ra" Azkue'ren antzerkitxoa asmoa azaltzeko ere bai. Egilleak, ordea, ez azaltzea ohararazi zien. Gogoan bait zuan Bilbo'n lehengo aldiz antzeztu zanean eztabaida ta asarreak sortu zizkiola. Jai hartan neri ere txanda leporatu zidaten Tolosa'ko alkate nintzan aldetik edo... ta omen eta goratzarre itz batzu zuzendu behar izan nizkion. Elkar ezagutzen genduen. Leaburu herrixkara maiz etortzen bait zan D. Jose Mª Zugasti erretore jaunaren etxera. Beraz gure adiskidetasuna oroituz tarte batean oroitarazi nion Alemania'ko Koloni irian musikalari bezala burutu zituan lan haundiak: 'URLO", "ORTZURI", "ANDRE URRAKA", etab. etab.(1).

Alaitsu galde egin nion ea orduko "STURM und DRANG" goraberak azturik zeuzkan. Iriparrez isildu arazi nindun. Onela eta txalo artean amaitu zan San Juan besperako batzar atsegin hura. Ahantzi zait esatea bitartean aita kaputxino Altzoko Mikel batu zitzaigula, bide lagun egokia benetan.

Ostoporik gabe, J.E. eldu giñan Lekeitio itsas Herri "txanbeliñera" D.R.M. Azkue'k maitasunez deitzen zionez. Eta itsasontzizLekeitiotik Debarantz abiatu giñen.

Lekel

Arratsaldean lau bidaztiok tren gurdian sar giñalarik antz eman genion ez zela ibillaldi baretsua izanen. Bereala "ORIXE" ta "AITZOL" eztabaidan asi ziran auzi zarrak berrituz. Irakasle zarra aintzinako literatura klasikoan nagusi zan bainan " Aitzol " oraingo irakur berriak obeto ezagutzen zituan. Elkarri ez ziotela amore ematen praile paketsu ta onoko entzule hau ez aditu ta oroitu nahi ezean pakea obe bait da teman sartzea baino: beste aldeko leiora baztertu giñan. Trenaren zaratak eta mendi-zulotan gertatzen zan illunpeak ezabatu zizkiguten gure beste bi bide lagunen solasak. Nola nahi ibiIlaldia ez zan luzea ta laister eldu giñan Donostia'ra. Txangoa laburra izan zan eta azkena emanik bakoitza elkarri gabon lasaia opa eta adiskidetsu agur egiñez geren kabira abia giñan. Jai besperaren D.R.M.Azkue'ri goratzarrea gogoan genduela bihotza alaitzen zigun. Ez genduen asko uste handik iru astera (1936-18) zetorzkigun egun beltzak urbil genituela. Jai alaiari biharamon goibela.

(I) J.A. ARANA MARTIJA -Ondorengo orrialdean.

R. M. AZKUE euskaldun jakintsu ta haundienetakoa izan zala ez dezake iñork uka. Haren lanak urte askoren buruan burutu zituanak zeharo jakin gura danak aski du biografo ta azterzale egitazkoak. J.A. Arana Martija idazle gernikarrak argitaratu dituan liburuak irakurtzea.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net